Jaietako egitaraua 2011

EKAINAK 17 BARIKUA (Bizkaitarrak ere maite ditugu)
18:00 etan
Aupa zahar eta gazte, betiko lez Pirritx, Porrotx eta Mari Motots espero dituzue, ez da hala?
Ba ez, aurten magia egingo dogu eta horretarako Txan magoa gonbidatu dogu.
Ostean Maritxuri ongi etorria emoteko miraria egingo dogu, ondoren jendetza “disolbatzeko” buruhandiak urtengo direz begi aurrean hartuko daben pertsona oro egurtzeko asmoz.
- Urtero lez, aurten sortutako Gaztañotar bakoitzari kamixetatxoa banatuko dautsagu.
- Jarraian, Patata tortila lehiaketa izan behar zana, zozketa bihurtuko dogu. Nazkatuta gauz beti berberak irabazteaz, hori dela eta aurten zozketaz aukeratuko dogu. (Lasai… txantxa da, lehiaketa izango da, baina hori bai, tortilaren bat epai mahaira manipulatua heltzen bada…. antolatzaileek ez dakite ezebe)
- Nazkatuta gauz ardau hona – ardau txarra eztabaidagaz, argitze aldera, Ardau dastaketa antolatzea bururatu jaku.
Egin beharrekoa, botila ikusi barik gustukoen dozuena aukeratzea izango da. Ondorioak beranduago argitaratuko doguz. Prezioa… borondatea.
Bizkaitar performantza, eguzkia gordetzen danean Maritxuren sorgin trebetasuna dala medio, Gaztaño, Bizkaia bihurtuko dogu, horretarako prest izan Athletic kamixetak, txakolina, Guggenggein, Eskegitako zubia, Tximiniak, kutsadura eta bururatzen jatsuen guztia. Tatuaiak egiteko margoak txosnetan izango dira.
-Txema, Disko “ziztatzailea” (pintxa diskos-a alegia),”Ziztatzaileak” dirauen bitartean 60-70 hamarkadetako Binilo rock gaua. Bilbo rock, barkau, Limbo Rock txapelketa eta hamarkada horietako dantza ikastaroa be izango dogu (irakasleak: Kristina, Irantzu eta bizkaitar koadrila).
Ez ahaztu, txosnetan dagozen margoak erabiliz ondokoa margotzea, haserretzen ez bada jakina….
Egunian zihar, Kontseilua eta Kilometroaren eskutik Tonbola ibiltaria gurekin izango dogu. Emon egurre eta erosi boletue!!!

Gaztañoko Gaztetxian: Txolinduko gaituen kontzertua
ATP
The bobys
Gazte iraultza
Never surrender

EKAINAK 18 LARUNBATA (Patxangada ere gustukoa dugu)
16:00 etan
Komeni da Mus txapelketara lo piska bat eginda joatea, dena dela gaupaseroak ere onartuko ditugu :
Sariak:
Arkumea eta bezperan Bozka gehien bildu duen ardo botila bana.
Txuletak eta kaba
Barazki sorta eta litro eta erdiko ur botila bana.

-Haur jokoak, (17:00) oraintxe ez dakigu… Lauzpa bost joko antolatzen ditugu urtero eta Txirristrina baino ez dute nahi txikienek, dena dela Arraultz garraitzea, irinetan txanponak bilatzea (Bileteak) eta beste hainbat joku prest ditugu. (Andoni)

21:00etan
Bertso Afaria espero duzue? , ba ez, aurten martxa handiko Afari jaialdia izango dugu. Pixkor ibili, sarrerak agortu aurretik. (15€)
Artixtak:
Fermin Valencia (Musikari aparta eta alaia)
7etan lehenak, Nafarroako jotariak
Jangaiak:
Norbegiatik espres ekarritako Bakailu eta inguruko baserrietan bildutako arraultz omeleta
Oiartzungo tipulinaz bizitutako Errioxako Uhaza eta tomate nahastura, entsalada alegia.
Euskal egur ikatzean emeki-emeki erretako auskalo nongo labeldun oraindik estrenatu gabeko txekor saiheski xamur-xamurra.
Bertako sagardoa, hurbilekoa esan nahi dugu, Oreretakoa alegia, Ardoa, behar bada dastaketan aukeratutako. Nafaroako gari irinez egindako arratsaldeko ogi freskua.
Postrea ez dago esan beharrik ezta? Benooo…. bada ezpada ere, Eskualdean egindako gazta eta intxaurrak… M.P.A, Bertakoak edo Kaliforniakoak.
Manolo kafe txigortzailetik hartutako kolonbiar kafe txigortu berria. Likido bihurtua jakina.
Kopa, Arramendin bildutako matxakaranez egindako patxarana, Galiziatik guretako espresik ekarritako kafe likorea eta mahas-lapa, Gixonentzat Soberano.
Ondoren eta goizalderarte
-Dj bull
Estilo guztietako musika, rock, punk, twist, korrekallesak.. dantzagarriak alegia, Euskal herriko, kataluina, Galizia eta, Irlanda bezalako herri zapalduetako musika batik bat, baina baita, ingeleseran, arabieraz, eta beste atzerriko hizkuntzetan ere.
-Goizaldera indarrak berreskuratzeko eta ajea ekiditeko
Baratzuri zopa

Gaztañoko Gaztetxian: 23etatik aurrera Kontzertu aparta
Skandalo publiko
Skandalue
Zehazteke (soul)
Orden honetan

EKAINAK 19 IGANDEA (guztiok gara Gaztañotarrak)

-Urtero moduan Toka eta bote txapelketan bilduko gara eguerdiko 12 tan
-Gazte izandakoak elkarteak urtero antolatzen duen bazkari bikainean bilduko dira, behar bada, akaso, apika eta janaria sobera baldin bada, gaupaseroei ere zerbait tokatuko zaie.
-Gaztañotik mundura, mundutik Gaztañora. (18:00) auzora bildu diren atzerritarrek, eta atzerria diogunean topoaren trenbidetik haratago dagoen lur eremuaz ari gara… beraien herrietako gutizi eta kultur espresioak erakutsi eta dastatzeko aukera eskainiko digute.

EKAINAK 23 OSTEGUNA Akelarrea (Ea egia den)
18:00etatik aurrera

Gorritiren Animaliak izango ditugu gure txikienen gozamenerako, ez ahaztu animaliak ez direla jostailuak, maitasunez zaindu behar direla, pazientzia hartu eta jabeei kasu egin. Goza dezagun inori kalterik egin gabe.
Bildu garen guztiontzat Kantauri itsasoan bezperan edo…. Kainaberaz banaka-banaka harratutako sardina erreak, txoixua eta…. Txosnan ohiko edariez gain, sagardoa, ardoa, garagardoa, Kalimotxoa de balde (honek ez du esan nahi gratis denik, baldekoa dela baizik)
-Perkusioa, ere izango dugu arratsaldean zehar, txalapartak aginduko digu sutondora noiz bildu, jarraian izeki, suzko zezena eta bideoak, handik aurrerakoa….. bildu garenon esku.

Oharra: Joan den urtean dimititu zuenez, aurten ez da Bontzorik izango.

  1. Ez dago iruzkinik oraindik.
  1. Erreferentziarik gabe oraindik.