Jaietako egitaraua 2009
Ekainak 19, Ostirala
Ordua: 18:00 Lekua: Plaza nagusia
Aurten ere, Gamusinoak une batez “ehizatzari” utziz Gaztañora etorriko zaizkigu Pirritx eta Porrotx.
Ordua: 20:30 Lekua: Plaza nagusia
Urtero moduan, Tximistaren abiadan zerua zeharkatuz Maritxu mozkorra etorriko da bere erratz gainean. Segidan, Oiartzungo Intxixuak eta Lezoko Trapujaleak jai egun hauetarako esnatuko dituen suziria. Ondoren, Mikel Arrastiarekin batera preso, errefuxiatu eta iheslariak gogora ekarriko ditugu lore eskaintzaz, elkarte ondoan dugun monolitoan.Burutu bezain laster, txistulari eta buruhandien eskutik kale-jira.
Jarraian, bakoitzak nahi duena egin beza, guk behintzat patata tortilla lehiaketako tortilla saritu eta saritu gabeak jateko asmoa dugu.
Ordua: 23:00 Lekua: Beheko txozna
Kontzertua: UKO, EKINTZA ZUZENA, DRAKKEN
Ordua: 23:00 Lekua: Goiko txozna
Latinoa
Ekainak 20, Larunbata
Ordua: 16:00 Lekua: Bukagaitz Elkartea
Mus txapelketa izena ematea 15€ bikote bakoitzeko.
Ordua: 17:00 Lekua: Beheko txozna
Haur jolasak.
Ordua: 20:30 Lekua: Beheko txozna
12€ren truke, errepublikar afari bikaina, garai batean gazteak eta laster gazte izanak izango diren auzoko sukaldari iaioek prestatua. Entsalada,Saiheskia, Gazta, intxaurrak, Kafea. Esan beharrik ez dago bultzatzeko nahi adina likido izango dela
Ordua: 23:00 Lekua: Plaza nagusian
Kontzertua: ANOREXIA, VOMITO, DES-KONTROL.
Ekainak 21, Igandea
Ordua:12:00 Lekua: Goiko txozna
Txistulariek kalejira egingo dute; ea norbait esnatzea lortzen duten aurten, baita ere toka eta bote leihaketa.
Ordua: 14:00 Lekua: Bukagaitz elkartean
Gazteek egina eta ez hain gazteentzako bazkari herrikoia.
Ordua: 18:00 Lekua: Beheko txozna
Mundutik Gaztañora, Gaztañotik mundura…
Ekuador, Venezuela, Galizia, Txile, Argentina, Italia, Catalunya, Bolibia, Cuba eta Gaztañoko herritarrek egindako merienda internazionalista musika eta jakiez bixitua
Ekainak 23, Asteartea
18etatik aurrera goizalde arte, Arramendi magalean.
Haurrentzat, animali jaialdia eta jarraian jokoak. Txalaparta, sardinak, txorizoa eta abar sua piztu bitartean hau da, ilundu arte.
San Juan gau liluragarriaren indarrak guregana ekarriko du Mikel Arrastiaren eta Altxu gure kide maitearen oroimena, auzoko preso eta errefuxiatuak bereziki gogoratuaz. Beste behin ere, lotura magiko batean batuko dira sorgina eta auzoa, horrela, San Juan gaueko askapen suari hasiera emateko.Aker asko eta sorgin gutxi ezta?
Jarraian sutea, lasai… ez dugu aurreikusia ez dagoen ezer erreko. Eta aurtengoari amaiera emateko…ren emanaldia.
Eta honekin guziarekin aurtengo jai bikainei amaiera emanen diegu. Esan beharrik ez dago, edonolako aldaketarik egiteko eskumena guretzat gordetzen dugla. Hasieran genion bezalaxe bikain pasa !!!
